Denboraldiko sariak banatuko ditu ortziral arratsean Nafarroako Eskubaloi Federazioak

ttipi-ttapa 2009ko mai. 22a, 14:08
Ibai Meoki eta Totu Iturzaeta, Lehen Maila Nazionaleko jokalari onenak. TTIPI TTAPA

Ibai Meoki doneztebarra eta Totu Iturzaeta elizondarra Lehen Maila Nazionaleko jokalari onenak izendatu dituzte

Nafarroako Eskubaloi Federazioak 2008-2009 denboraldiari dagozkion sariak banatuko diru miatzaren 22an, ortziral arratsean Fuerte El Principe erresidentzian. Lehen Maila Nazionaleko kirolari onenen sariak eskualdeko bi jokalarik eskuratuko dute. Gizonezkoen artean, Anaitasuna taldean utzia ari den TID San Antonioko Ibai Meoki doneztebarrak jasoko du eta emakumezkoen artean, Lindutx-Baztan BKT eskubaloi taldeko Josune “Totu” Iturzaetak. Aipatzekoa da Totuk aurtengo denboraldia akituta utzi egin duela eskubaloia, hainbat urtez Baztango Kirol Taldean ez ezik, bertze goi mailako taldetan aritu ondotik.

Erreka taldeak ere saria

Aipatzekoa da Erreka eskubaloi talde nagusiak ere saria jasoko duela, bere kategorian bigarren izan ondotik. Juan Telletxea presidenteak eta Ibai Mariezkurrena presidenteak eta taldeko kapitainak hartuko dute saria. Ohorezko mailan, Tomas Svenson Portlandeko atezainak eta berriki liga eta EHF Kopa irabazi dituen Itxako eskubaloi taldeko Nerea Pena izendatu dituzte jokalari onenak.

Meoki eta Juanto Apezetxearen Anaitasuna, Asobal ligara igotzeko promozioa

Ibai Meokiri dagokionez, Anaitasuna taldearekin Asobal Ligara igotzeko promozioa jokatuko du asteburu honetan Iruñean. Talde honetako entrenatzaile bertze doneztebar bat da: Juanto Apezetxea, Errekako entrenatzaile ohia. Anaitasunak Cangas taldearen kontra jokatuko du lehen partida. Irabazleak, Pozoblanco eta Guadalajara taldeen arteko norgehiagokaren irabazlearen kontra jokatuko du igandean, 13:00etan. Azken partida hau irabazten duenak lortuko du Ohorezko Mailara igotzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun