Preferentera igotzeko promozioaren lehen partida jokatuko du Beti Gaztek larunbatean Mutrikun

TTIPI TTAPA 2009ko maiatzaren 22a

Partida honetara joateko autobusa antolatu du Lesakako elkarteak

Denboraldia bukatzen ari da kirol gehienetan. Saskibaloia, areto-futbola eta eskubaloian kasik bukatu dela erraten ahal da eta futbolean azken partidetara ailegatzen ari dira taldeak. Batzuk, partida garrantzitsuak izanen dituzte. Errate baterako, Lesakako Beti Gazteko talde nagusiak Preferentera igotzeko promozioko lehen partida jokatuko du larunbat arratsaldeko 17:00etan Mutrikuren kontra, Mutrikuko San Migel zelaian. Taldea animatzeko autobusa antolatu du Beti Gaztek eta txartelak ortziral arratseko 20:00ak baino lehen eskuratu behar dira Koxkila eta Etxeberria ostatuetan, 10 euroren truke. Autobusa 14:15ean abiatuko da Plaza Zaharretik. Gainerakoan, honako jardunaldia izanen dute eskualdeko futbol taldeek.

FUTBOLA

Nafarroako Erregionaleko lehen mailako kopako final laurdenetan
Doneztebe – Beriain, igandean 17:00etan Uharten.

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako igoera promozioan
Mutriku - Beti Gazte, larunbat arratsaldeko 17:00etan Mutrikuko San Migel zelaian.

Gipuzkoako Erregionaleko 2. Mailako igoera fasean
Gure Txokoa – Intxurre, larunbat arratsaldeko 17:30ean Matzadan.

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailako kopa eta jautsiera fasean
Allerru - Beti Gazte, larunbat arratsaldeko 15.30ean Lezoko Plazeta zelaian.

Nafarroako jubenilen bigarren mailan
Baztan – Aoiz, larunbat arratsaldeko 17:30ean Giltxaurdin.
San Cernin – Aurrera, larunbat arratsaldeko 18:15ean Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasean
Eibartarrak - Beti Gazte, larunbat eguerdiko 12etan Eibarko Unbe zelaian.

Nafarroako infantilen lehen mailan
Beti Gazte – Iruña, larunbat arratsaldeko 18:00etan Mastegin.
Baztan – Errotxapea, igande goizeko 11:30ean Giltxaurdin.

Nafarroako infantilen bigarren mailan
Tudelano – Doneztebe, larunbat arratsaldeko 19:00etan Tuterako Nelson Mandela zelaian.

Nafarroako Alebin ligan
Doneztebe – San Jorge A, larunbat goizeko 11:30ean Donezteben.

Nafarroako neska kadeteen futbol-7 ligako bigarren fasean
Doneztebe – Berriozar, larunbat goizeko 10:00etan Donezteben.
Beti Gazte – Peña Sport, asteazken arratsaldeko 18:30ean Mastegin.

ESKUBALOIA

Kadete neskak, finalerdia
Itxako – Baztango KT B, asteazken arratseko 20:00etan Torre Basokon.

Laxoa txapelketa, 8. Jardunaldia

A multzoan
Doneztebe B – Hondarribia, larunbat aratsaldeko 18:00etan.
Irurita B – Irurita C gibeleratua, herriko bestak direla eta.

B multzoan
Doneztebe A – Arraioz A, larunbat arratsaldeko 16:00etan.
Arraioz B – Oitz A, larunbat arratsaldeko 17:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun