Maiatzaren 21eko greba deialdiak erabateko erantzuna izaten ari da industria arloan

Aitor AROTZENA 2009ko mai. 21a, 13:08
Savera lantegia Zalainen eta Arcelor Lesakan, erabat itxiak. TTIPI TTAPA

Lantegia handienak erabat itxiak daude

Inguru honetan gehiengoa duten sindikatuek deitutako greba jarraipen zabala izaten ari da eskualdean. Industria arloan, batez ere, kasik erabatekoa da greba eta lantegi handienak, Lesaka eta Legasako Arcelor, Zalain Transformados-Condesa, Funvera, Savera eta bertze hainbat guziz itxiak daude. Zalain eta Alkaiaga industrialdetan langileen %90a baino gehiago greban dela aipatu dute ELA eta LABeko iturrietatik.

Malerrekan ere segida zabala

Malerreka aldean ere, Aparan industrialdeko lantegiak erabat itxiak daude. Goizeko arazo bakarra, hain zuzen, Donezteben gertatu da. Informazio piketeak herrigunera sartu nahi izan dute, komertzioetan informazioa banatzeko, baina Guardia Zibilak hori eragotzi eta zuzenean industialdera sartzera behartu ditu langileak.

Leitzaldean Sarrio itxia

Leitzaldean grebaren segida erabatekoa izaten ari da. Leitzako lantegirik handiena, Sarrio, erabat itxia dago, eta komertzio eta ikastetxe guziak ere itxiak daude, Goizuetan eta Areson bezalaxe.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun