Lindutx-Baztan BKT nesken eskubaloi taldeak Nafarroako Kopa irabazi du

TTIPI TTAPA 2009ko mai. 18a, 12:38

Futbolean, Beti Gaztek Preferenterako igoera promozioa jokatuko du

Aste hondarrak interes handiko norgehiagokak eskaini ditu. Eskubaloian, Lindutx-Baztan BKTko neskek Nafarroako kopa irabazi zuten larunbatean, finalean Loyola Itxakori 27 eta 24 irabazita. Futbolean, Nafarroako Kopatik kanporatuak gelditu dira Baztan eta Aurrera. Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan, Preferenterako igoera jokatuko du Beti Gaztek, nahiz eta igandeko partida bertan behera gelditu Mastegin. Nonbait, zelaia bustitzen dituzten iturriak ezin izan zituzten gelditu eta Beti Onaren kontrako partida jokatu gabe gelditu zen. Halere, sailkapenean hirugarren zen Martutenek galdu zuela kontuan hartuz, jokatu gabe ere bigarren postua segurtatu du Beti Gaztek eta bertze multzoko bigarrenaren kontra, Mutrikuren kontra jokatuko du igoera promozioa.
Hauek izan dira asteburuko partiden emaitzak:

FUTBOLA

Nafarroako Kopan
Aurrera 2 (Antolin eta Arangoa) – Lagun Artea 2. Joanekoan 2-1 galdu zutenez, leitzarrak kanporatuak.
Baztan 2 (Urtizberea eta Imanol Goñi) – Zarramonza 3. Baztandarrek joanekoan ere 4-0 galdu zutenez, kanporatuak gelditu dira.

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Beti Gazte – Beti Ona, bertan behera. Halere lesakarrek bigarren postua segurtatu dute, Martutenek galdu egin baitzuen. Promozioa Mutrikuren kontra jokatuko dute lesakarrek.

Gipuzkoako Erregionaleko 2. Mailako igoera fasean
Segura Goierri 1 - Gure Txokoa 7 (Alain Morcillo, Gwendal Larque 2, Jon Mikel Matxiarena 2, Andoni Lasaga eta beraien atean).

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailako kopa eta jautsiera fasean
Beti Gazte 2 (Asier Biurrarena eta Ander Ordoki) – Oiartzun 0.

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako kopan
Zarautz 4 – Gure Txokoa 3 (Andoni Riopedrek hiruak).

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasean
Beti Gazte 3 (Mikel Maiak 3) – Urnieta 3.

Nafarroako infantilen lehen mailan
Gazte Berriak 2 - Beti Gazte 3 (Koldo Ordax 2 eta Unai Zamorano).

Nafarroako infantilen bigarren mailan
Doneztebe 1 (Iñigo Oskoz) – Amigó 1.

Nafarroako Alebin ligan
Errotxapea 5 – Doneztebe 3 (Marcos Azkarate 2 eta Xabier Erasun).

Nafarroako neska kadeteen futbol-7 ligako bigarren fasean
Amigó B 5 – Doneztebe 1 (Sara Azkarate).
Berriozar 0 - Beti Gazte 1 (ez ziren aurkeztu Berriozarkoak).
Beti Gazte – Peña Sport, maiatzaren 20an, asteazkenean 18:30ean.

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako 2. Mailan
Gure Txokoa 9 – Eraso 5.

Gipuzkoako 3. Mailan
Urritza jatetxea 10 - Umore Ona 3.

ESKUBALOIA

Emakumeen Kopa finala
Lindutx Baztan BKT 27 – Loyola Itxako 24. Baztandarrak kopako txapeldun gelditu dira.

Neska infantilak, kopa finalerdia
Itxako A 25 - Lekaroz A 23.

SASKIBALOIA

Senior mutilak, 1-9 postuak
Etxabakoiz B 71 - Toki-Ona Bortziriak 67.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun