Nafarroako Herriarteko pilota txapelketako lau partidak galdu zituen ortzegunean Doneztebek

TTIPI TTAPA 2009ko mai. 15a, 15:56

Igande goizean Leitza Arbizure kontra ariko da

Nafarroako Herriarteko pilota txapelketako partidak jokatu zituzten ortzegun arratsaldean Doneztebek eta Iruñak. Ez zuten suerterik izan Malerrekakoek etxean jokatutako lau partidak galdu baitzituzten. Alebin mailan, Donezteben izenean aritu ziren Iker Salaberria goizuetarrak eta Julen Juankorenak 13 eta 18 galdu zuten Iruñeko Javier Okiñena eta Jon Meriezkurrenaren kontra. Infantiletan, Doneztebeko Ibai Juanenak eta Cristofer Alvarez zubietarrak 10 eta 18 galdu zuten Iruñeko Josu Jaurena eta David Cordonen kontra. Jubeniletan, Unai Madariaga urroztarrak eta Mikel Kanpo iturendarrak 18 eta 22 galdu zuten Alberto Soto eta Mikel Artuchen kontra eta senior kategorian, Aritz Anguita eta Imanol Baleztena zubietarrak 11 eta 22 galdu zuten Alberto Olangua eta Alvaro Okiñenaren kontra.

Leitza-Arbizu igande goizean Amazabalen

Maiatzaren 17an, igande goizeko 11etatik, Herriarteko pilota txapelketako partidak jokatuko dituzte Leitzako Amazabal pilotalekuan Leitzak eta Arbizuk. Infantiletan, Anartz Olano eta Mikel Hernandorena ariko dira Leitzaren izenean, jubeniletan Xabier Jaunarena eta Jon Jaunarena eta seniorretan, Aritz Sagastibelta eta Mikel Iriarte.

Bertze partidak

Horretaz gain, Nafarroako Kirol Jolasetako hainbat partida jokatu beharko dituzte Erreka eta Aurrerako pilotariek. Horretaz gain, Lizarrako txapelketan ariko dira infantil mailan Aurrerako Gil eta Mitxaus; Elgetako lau terdiko txapelketan ere partidak izanen dituzte larunbatean Mikel Hernandorenak eta Xabier Jaunarenak, kadete mailan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun