Titi eta Ameztia garaile suertatu dira Doneztebeko bigarren pintxo lehiaketan

Utzitako argazkiak 2009ko mai. 15a, 12:39
Saridunak eta partehartzaileak, udal ordezkariekin batera. TTIPI TTAPA

Titik epaimahai ofizialaren saria eraman zuen eta Ameztiak publikoarena

Maiatzeko lehen asteburuan egin zen Doneztebeko bigarren pintxo lehiaketako sariak banatu ziren asteazken arratsaldean Doneztebeko udaletxean. Adituek osatutako epaimahai ofizialak emandako lehen saria Titi Ostatuarentzat izan zen, Ezkurra anai-arrebek alkatxofak ahatearekin eta onddo kremarekin prestatu zuten pintxo lehiaketarako eta Fran Ezkurrak hartu zuen saria. Publikoaren saria, berriz, Ameztia ostatuko Baratzeko deliziak iberiko xaflarekin pintxoarentzat izan zen eta Jorge Iribarrenek hartu zuen saria.

Bi mila botu baino gehiago

Aipatzekoa da aurtengoan ere izugarrizko arrakasta izan duela pintxo lehiaketak Doneztebek eta bi mila boto baino gehiago bildu dira Bodegas IƱurrieta babesleak paratutako hautesontzietan. Izan ere, publikoaren sarirako ez ezik, boza horiek IƱurrieta ardandegiko ardo lote baten zozketarako ere baliagarriak ziren. Carlos Esperante izan da lote horren irabazlea. Saridunak suertatu diren Titi eta Ameztia ostatuekin batera, Bixen, Irrintzi, Maylin, Santi eta Jubilatuen ostatuek parte hartu dute lehiaketan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun