Kopako finala jokatuko du Lindutx-Baztan BKT eskubaloi taldeak larunbatean

TTIPI TTAPA 2009ko mai. 15a, 12:32

Beti Gazteko talde nagusiak ere zaleen babesa eskatu du igandeko partida garrantzitsurako

Talde batzuentzat denboraldia bukatu bada ere, bertze batzuentzat partida garrantzitsuenen garaia da. Honela, Lindutx-Baztan BKT eskubaloi taldeak kopako finala jokatuko du larunbat arratsaldean Arrosadian. Futbolean, Beti Gazteko talde nagusiak ere Preferenterako igoera faserako sailkatzeko partida garrantzitsua du. Lehen postuak ihes egin zion joan den astean, baina bigarren izateko aukera handiak ditu. Momentu honetan postu horretan dago azken partidaren faltan eta hiru puntura du Martutene, nahiz eta hauek golaveragea alde izan. Horrek zer erran nahi duen? lesakarrek igandeko partida irabazi edo berdinduz gero, segurutik bigarren izanen dira eta Erregionaleko lehen mailako bertze multzoan bigarren izan den Mutrikuren kontra jokatuko dute promozioa. Beti Gaztek galduta ere lor dezake hori, beti ere Martutenek bere azken partida hori irabazten ez badu. Halere, hobe izanen da bigarren postu hori Lesakan segurtatzea eta horretarako zaleen babesa eskatu dute. Hauek izanen dira asteburuko partidak:

FUTBOLA

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Beti Gazte – Beti Ona, igande arratsaldeko 17:30ean Mastegin.

Gipuzkoako Erregionaleko 2. Mailako igoera fasean
Segura Goierri - Gure Txokoa, Idiazabalgo Arizkorretan larunbat arratsaldeko 17:00etan.

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailako kopa eta jautsiera fasean
Beti Gazte – Oiartzun, larunbat arratsaldeko 16:00etan Mastegin.

Nafarroako jubenilen bigarren mailan
San Ignacio – Baztan, igande goizeko 11:30ean Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
Aurrera – Beti Onak, igande arratsaldeko 17:00etan Arkiskilen.

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasean
Beti Gazte – Urnieta, larunbat eguerdiko 12etan Mastegin.

Nafarroako infantilen lehen mailan
Gazte Berriak - Beti Gazte, larunbat eguerdiko 12:30ean Antsoainen.
Union Mutilvera – Baztan, larunbat arratsaldeko 13:30ean Mutiloabeitin.

Nafarroako infantilen bigarren mailan
Doneztebe – Amigó, larunbat goizeko 10:15ean Taxoaren.

Nafarroako Alebin ligan
Errotxapea – Doneztebe, larunbat arratsaldeko 13:00etan El Irati zelaian.

Nafarroako neska kadeteen futbol-7 ligako bigarren fasean
Amigó B – Doneztebe, larunbat goizeko 10:45ean Amigó ikastetxean.
Berriozar - Beti Gazte, larunbat eguerdiko 12:15ean Berriozarren.

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako 2. Mailan
Gure Txokoa – Eraso, ostiral arratseko 20:45ean Toki-Ona kiroldegian.

Gipuzkoako 3. Mailan
Urritza jatetxea - Umore Ona, ostiral arratseko 20:30ean Billabonako Olaederra kiroldegian.

ESKUBALOIA

Emakumeen Kopa finala
Lindutx Baztan BKT – Loyola Itxako, larunbat arratsaldeko 18:30ean Arrosadia kiroldegian.

Neska infantilak, kopa finalerdia
Itxako A - Lekaroz A, larunbat goizeko 10:30ean Iruñeko Ermitagañan.

Alebin neskak
Loyola - Baztango KT, larunbat goizeko 10:15ean San Ignacio kiroldegian.

SASKIBALOIA

Senior mutilak, 1-9 postuak
Etxabakoiz B - Toki-Ona Bortziriak, larunbat arratseko 20:15ean Etxabakoizko kiroldegian.

Senior mutilak, 10-18 postuak
Clientes CAN Alsasua J - Lekaroz, ortziral arratsaldeko 20:00etan Altsasun.
Cantolagua BNC – Lekaroz, larunbat arratsaldeko 16:00etan Zangozan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun