Behikaka.com zozketarako boletoak eta kamixetak salgai paratu ditu Xorroxin Irratiak

Aitor AROTZENA 2009ko mai. 14a, 15:38
Xorroxineko langileak ez ezik, hainbat jende behiek kaka non egiten duten begira egonen dira uztailaren 26an. TTIPI TTAPA

Uztailaren 26an eginen da Elizondon eta hiru behiek hiru sari eder emanen dituzte

Xorroxin Irratiak Behikaka.com izenburupean egiten ari den kanpainako boletoak eta kamixetak salgai daude dagoeneko eskualdeko hainbat lekuan. Jakina denez, uztailaren 26an, Xorroxinek Elizondon duen bulegoaen aitzinean dagoen belagian sari mundialak erabakiko dituzte hiru behien kakek. Belagia metro erdi luze-zabal izanen duten 4.000 laukitxoetan banatuko da, guzira 50 lerro eta 80 zutabe osatuz eta laukitxo horiek salgai jarriko dira, 5 euro balioko duten boletoen bidez.

Sari ederrak

Hiru behi sartuko dira belagian. Lehenbizikoaren kakak hirugarren saria emanen du: Zumaiako Karakas landetxean bi lagunendako asteburuko egonaldia; Zumaiako Talasozelai talasoterapia gunean zirkuito bat hamar lagunendako eta Basakaitz esneki lotea. Bigarren behiak bigarren saria erabakiko du: Izabako Txapatera landetxean 6 lagunendako asteburuko egonaldia; Arabako Murua herriko Gorbeia landetxean bi lagunendako asteburuko egonaldia, Aizarozko ostatuan bi lagunendako afaria eta Lurlan produktu lotea. Eta hirugarren behiaren kakak lehen sari bikaina banatuko du: Enkarterrietako Amalurra hotelean astebeteko egonaldia bi lagunendako; Castillo de Gorraiz hotelean bi lagunendako afaria, spa eta gaua, Arzak jatetxean afaria bi lagunendako eta Aroa ardo lotea.

Boletoak salgai…

Boletoak dagoeneko salgai daude honako leku hauetan: Elizondoko Fantxike, Axular, Intza. Labaien, Arla, Ilargi eta Kattalingorrin; Zugarramurdiko Marixan-en; Elbeteko Ostatuan; Amaiurko Ostatuan; Erratzuko Zubipunta, Altxuko denda, Albantzenea eta Iparlan; Arizkungo Dolaetxea, Etxeberria jatetxea, Ordoki eta Uxoan; Gartzaingo Frantsenen; Iruritako Olari, Gizarte Bilgunea eta Arkupen; Arraiozko Zubiondo Ostatuan; Oronozko Oskorri eta Ongi Etorrin; Zigako Itxezurin; Almandozko Beolan; Doneztebeko Titi eta CTV albaitaritzan; Narbarteko Herriko Ostatuan; Donamariako Herriko Ostatuan; Oizko Herriko Ostatuan; Urrozko Herriko Ostatuan; Beintza-Labaiengo Herriko Ostatuan; Saldiasko Okindegian; Ezkurrako Barrankan; Zubietako Errandonean; Iturengo Herriko Ostatuan; Sunbillako Iturburu eta Marisol janari dendan, Arantzako Pabloenea eta Aterpen; Etxalarko Herriko Ostatuan; Lesakako Legarra, Atxaspi eta Arranon; Berako Kataku, Errekalde, Goia eta Elortzirin; Urdazubiko Anastasin; Igantziko La Villan; Anizko Jauregia gasnategian eta Iruñeko Euskalerria irradian. Gainerakoek boletoak@behikaka.com helbide elektronikoaren bidez eskatzen ahal dituzte.

…baita kamixetak ere

Kamxetak ere salgai jarri dituzte 10 euroan Xorroxin irradian, Erratzuko Zubipunta ostatuan, Oronoz-Mugairiko Oskorri dendan, Zugarramurdiko Marixan ostatuan, Doneztebeko CTV albaitari zentroan; Sunbillako Marisol janari dendan; Arantzako Aterpen; Etxalarko Herriko ostatuan; Igantziko La Villan; Lesakako Legarra liburudendan; Berako Katakun eta Iturengo Herriko ostatuan. Gainerakoek kamixetak@behikaka.com helbide elektronikoaren bitartez eskatzen ahal dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun