Larunbatean gaupasa izanen da Iturenen Laiotz taldearekin

TTIPI TTAPA 2009ko mai. 13a, 15:30

Etxalarko Herriko Ostatuan, berriz, kontzertua eskainiko dute

Larunbat honetan, maiatzaren 16an, gaupasa antolatu du Iturenen Ibintza Kultur taldeak. Arratseko 21:30ean afaria izanen da herriko plazan eta gauerditik aitzinera gaupasa Laiotz taldearekin.

Etxalarko Herriko Ostatuan kontzertua

Gau berean, Etxalarko Herriko Ostatuan ere kontzertua eskainiko dute Berrizko (Bizkaia) Mafia eta Xarma taldeek. Euskal rock doinuak aditu ahal izanen dira larunbat gaueko 23:00etatik aitzinera.

Iturengo zozketak

Bertze aldetik, aipatzekoa da Iturengo eskolako Guraso Elkarteak salgai paratutako boletoen saridunak hauek direla. Lehenengo saria, Altxunea erretegian bi lagunendako afaria, 391 zenbakiarekin, Zubietako Sagrario Etxekolonearentzat; bigarrena, bi botil txanpain, 715 zenbakiarekin Pierreri tokatu zaio eta hirugarrena, zerrikume bat, 653 zenbakiarekin, Zubietako Mertxe Santestebani.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun