Erreken garbiketa lanak eginen dituzte Doneztebe, Ituren eta Zubietan

TTIPI TTAPA 2009ko mai. 13a, 15:26

Doneztebe, Ituren eta Zubietako udalek erreka garbiketa eta egokitze lanak eginen dituzte datozen asteetan. Zehazki, Doneztebeko Udalak Ezpelura, Ezkurra eta Bidasoa errekak garbituko ditu, harriak kenduz, eta erreka bazterretako landaredia eta zuhaitzak moztuz. Zubietako Udalak ere Elutsako errekako garbiketa lanetan harriak kendu, bazterreko zuhaitzak moztu eta errekan neguan pilatutako zaborra kenduko du, 170 metroko luzeran. Iturengo Udalak Aurtiz eta Iturrarana erreketan eginen ditu garbiketa lan horiek, Aurtizko errekan 250 metroko luzeran eta Iturraranen 200 metrotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun