Yamiled Giraldoren erailketaren aurrean

TTIPI TTAPA 2009ko maiatzaren 13a

Apirilaren 25ean jazotako Yamiled Giraldoren erailketa larriaren harira, Mendaur DBHIko ikasle, guraso, langile eta irakasleok zera adierazi nahi dugu:
1.Atxikimendu eta elkartasun osoa Yamiled Giraldoren senitartekoei. 2.Erabat gaitzesten dugu gure eskualdea guztiz hunkitu duen erailketa hau.
3.Sumintasun honen aurrean eskatzen dugun bakarra, Yamiled eta bere familiari zor zaion errespetua da.
Lan egin dezagun guztiok gizalegezko etorkizun bat sortzeko. Horrelako gehiegikeriak gerta ez daitezen.

Mendaur DBHI - Ikastetxea Doneztebe

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun