1609ko sorginen auziaren urteurrenaren harira, hainbat hitzaldi egiten ari dira Lapurdin, eta horietako bat Saran eginen da. Ekainaren 20an, Mugak: nolaz eta noiztik? gaiari buruz mintzatuko da Aitzpea Leizaola, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea. Ortilopitzen izanen da ekitaldia, 21:00etan hasita.