Atxuri Urdin, Reala futbol taldeko peña, Huescan (Espainia) egon da han jokatu baitzuen duela hiru aste Donostiako taldeak. Hemezortzi lagun joan ziren, gehienak herrikoak baina Oiartzungo (Gipuzkoa) eta Berako adiskide batzuk joan ziren haiekin. Egun pasa egin zuten eta Realaren garaipena ikusi eta gero etxera itzuli ziren. Realak 2 eta 1 irabazi zion Huescari.