Finala erabaki gabe gelditu da maila nagusian. Ladebat eta Ithurbisque 31 eta 25 aitzinean zirelarik, Artayet eta Dorisbouren kontra, batek min hartu zuen, eta ezin izan zuen partida segitu. Baina ez dute finala horretan utzi, eta hura finitzea ala errepikatzea onartu dute herriko besten asteartean.