Dellier eta Lizardi urruñarrek irabazi dute Joko Berri Txapelketa

TTIPI TTAPA 2009ko maiatzaren 13a

TTIPI TTAPA

Pleka Trinketeko Pala Txapelketaren final nagusia bestetan jokatuko da

Joko Berri Txapelketaren garaikurrak Urruñara joan dira aurten. Dellier eta Lizardik irabazi dute finala Aranburu eta Yousteden kontra 40 eta 25 nagusituz. Maiatzaren 2ko arratsaldean jokatu ziren aurtengo finalak, eta lehen bezainbat jende ez bada ikustera joaten ere, giro polita izan zen.
Bigarren mailan finala zertxobait orekatua izan zen, baina azkenean, Dibar eta Arozena nagusitu ziren 40 eta 29 Housset eta Ezkurraren kontra.
Hirugarren maila garaipena Iribarren eta Merlorentzat izan zen Saint Martin eta Guilsou menean hartuz 40 eta 22.
Laugarren mailako finala markagailu berarekin finitu zen. Goienetxe eta Mendiondek 40 eta 22 irabazi zieten Irazoki eta Larrondi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun