Sokatira jardunaldia Zugarramurdin

TTIPI TTAPA 2009ko mai. 13a, 13:50
TTIPI TTAPA

Apirilaren 23an Nafarroako Lauko Sokatira Txapelketaren lehen saioa egin zen Zugarramurdin. Bestetatik aparte, ez dugu sekulan kirol hau ikusteko aukerarik izan herrian, eta gainera, bertze bixigarri bat ere izan zuen txapelketa honek: gure herrietako gazte batzuek ere parte hartu zutela. Urdazubiko Miren eta Maite Bengoetxea eta Elena Ansalas Amaiurko taldean aritzen dira, eta bi urdazubiarrak aritu ziren egun honetan. Lau pisu diferenteetako taldeak ziren, eta guztien buruan hauek izan ziren jardunaldiko irabazleak: emakumezkoen 250 kilokoen kategorian, Amaiur izan zen irabazle eta 265 kilokoen mailan Sakana; gizonezkoetan, Amaiur eta Berriozarko bi taldeak berdinketarekin gelditu ziren; eta kadeteen mailan, Basaburua eta Txantreakoak berdindu egin zuten. Txapelketako bigarren jardunaldia ere jokatua da eta hirugarrena eta azkena larunbat honetan jokatuko da Berriozarren. Xehetasun gehiago kirolen atalean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun