Dantxarineako zeharbideko lanak udarako akituak egonen dira

TTIPI TTAPA 2009ko mai. 13a, 13:50
TTIPI TTAPA

2,7 milioko aurrekontuarekin Azysa enpresa ari da lanak egiten

N-121B errepidean egiten ari diren zeharbideko lanak aitzinera segitzen dute, eta Urdazubiko Udaletik Ttipi-Ttapari adierazi diotenez, erritmo onean doaz.

Azysa enpresa da obra egiten ari dena, 2.718.000 euroko aurrekontuarekin. Lau hilabeteko epea du lanak akitzeko eta beraz, okerrik ezean, uda honetarako zeharbide berriak trafikoarentzako zabalik egon beharko luke.

Bere garaian aipatu bezala, zeharbideak sei biribilgune eta zubi berri bat izanen ditu. Hain zuzen, zubi berriko lanak bukatzear daude.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun