Areso, Arano, Goizueta eta Leitzako eskolen topaketa larunbatean

TTIPI TTAPA 2009ko mai. 13a, 13:27

Besteak beste, jolasak, dantzariak eta bazkaria izanen dira

Haur, guraso eta eskolen arteko topaketa eginen da larunbat honetan, maiatzak 16, Areson. Herritarrekin batera, Arano, Goizueta, Leitzakoak bilduko dira.

Helburua lau herrietako haurrak, gurasoak eta irakasleak jai giroan elkartzea izanen da. Horrekin batera, aisialdi osasungarria bultzatzen, ikasleak eta taldeek egindako ekintzak gurasoei eta herritarrei erakusten eta Aresoko herria ezagutzen saiatuko dira. Ekitaldiak goizean 11:00etan hasiko dira. Bazkalordura bitarte, jolasak, Leitzako dantzari ttikiak, Leitzako txistulariak eta Goizuetako Zahagi Dantza izanen dira.

13:30etik 15:30era bitarte bazkaldu eginen dute eta bazkalondoren, eskoletako umeen ekitaldiak izanen dira. Bukatzeko txokolatea hartuko dute eta trikitixa izanen da plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun