Hiru langabe hartuko ditu Udalak herriko lanetarako

TTIPI TTAPA 2009ko maiatzaren 13a

Deialdia ekainaren erdi aldera aterako da, kontratua uztaila, abuztua eta irailaren erdia arte lan egiteko izanen baita. TTIPI TTAPA

Horretarako, 12.000 euroko dirulaguntza emanen du Gobernuak

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, azken urte hauetan bezala, diru laguntza eman du langabezian dauden pertsonak kontratatzeko. Dirulaguntza hau langilearen kontratazio gastuak ordaintzeko izaten da, herriarentzat intereseko diren lanak eta zerbitzuak egiteko. Aurten herriak hartuko duen kopurua 12.000 euro ingurukoa izanen da.

Aitzineko urtean, herri bazterrean dagoen labaderoa konpondu zen, argazkian ikusi daiteke zein ederki gelditu zen, eta horri segituz, aurten ere, baserri inguruan dagoen bertze labadero baten konponketari ekinen zaio, bertze lan batzuk eginen badira ere, astirik ematen baldin badu.

Horretarako, hiru langile hartuko dira, ofizial bat eta bi laguntzaile, bi hilabatete eta erdirako.

Deialdia ekainaren erdi aldera aterako da, kontratua uztaila, abuztua eta irailaren erdia arte lan egiteko izanen baita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun