Orain ere Saldiasko haurrak ez daude geldirik egoteko; lehengo aldian, aktorekoan aritzeko balio dutela erakutsi zuten, eta, oraingoan, Xorroxinen lanean hasteko prest daudela irrati esatari. Otsonta eskolan, irrati saioak egin dituzte zuzenean, maiatzaren 4tik 8ra. 14:30etik aurrera eman dituzte saio horiek, eta gauza franko egin dituzte lau egunetan. Maiatzaren 5ean, esate batera, lehiaketa gisako bat egin zuten, eta aipatzekoa da herriko jende askok parte hartu zuela.