Iturrarana eta Aurtitz erreketan garbiketa lanak nork eginen dituen aste honetan erabakiko du Udalak. Deialdian hiru eskaintza aurkeztu dira eta horien artean aukeratuak lan hauek egin beharko ditu: belarrak eta sasiak garbitu, zuhaitzak neurtu, zaborrak bildu eta dragatu, 200-250 metrotan.