Jaiotzez Kolonbiakoa zen baina azken zazpi urteotan Iturenen bizi zen Yami, 33 urteko emakumea. Baina zoritxarrak ustekabean harrapatu zuen apirilaren 25ean, Cordovillan hil baitzuten auto batetik tiro eginda. Polizia gertatutakoa ikertzen ari da orain.
Ezbeharrak tristura eragin du herrian eta erailketa salatzeko, kontzentrazioak egin ziren, Yami gogoan zaitugu, Justizia zioen pankartarekin. Hainbat iturendar eta inguruko herrietako jendea hurbildu zen, euren samina eta elkartasuna adieraztera, ezin baita ulertu gertatutakoa. Herritik kanpo, Yamiren kasua salatu eta genero indarkeriarekin akitzeko eskatzeko, mobilizazioak egin zituzten apirilaren 30ean, Emakumeen Mundu Martxak deituta.
Lerro hauen bidez, besarkada haundi bat familia guztiari momentu hauetan pasatzen ari zaretenagatik.