Bezeroek gozatzeko ekitaldiak

TTIPI TTAPA 2009ko maiatzaren 13a

Argazkiak: ZARBO TTIPI TTAPA

Doneztebarrak merkatarien elkarteak antolatuta, hainbat ekitaldi egin ziren maiatzaren lehenbiziko asteburuan. Bertzeak bertze, erakusketak, herrian barna trena, gaztelu puzgarrriak, herri kirolak, erremonte partidak... Horrez gain, joan den urtean bezala, pintxo lehiaketa ere egin zen. Adin guztietako jendearentzako egitaraua osatu zuten merkatariek, bezeroen konfidantza eskertzeko helburuarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun