Espainiako Gobernuak iragarri duen 269.376 euroko subentzioarekin kiroldegia haunditu eginen da eta erabakia behin betikoa ez bada ere, Udalak Harute enpresari esleitu dizkio lanak. Obra horien barne, muskulazio gela berria eta judo gela eginen dira. Horrez gain, kiroldegiko obrak aprobetxatuz, inguruan hainbat lan eginen dira, hala nola, zoladura-lanak.
Eskola ondoko biribilgunea eginen duen enpresa zein izanen den ere erabaki du Udalak. Obras y Reparaciones SL arduratuko da.
Bertzalde, Elgorriagako zubia eta Baztan zubiaren tartean, erreka dragatu egin nahi da, eta obra horien esleipena hemendik aste batzuetara eginen dela adierazi digu Miguel San Miguel alkateak.