Erreka Kirol Elkarteak antolatuta, larunbat honetan zortzi, maiatzak 30, besta eguna izanen da. Denboraldi bukaerari behar bezalako akabera emateko, goiz goizean hasita kirol ekitaldiak antolatu dituzte. Aurtengoa hirugarren edizioa izanen da.
Egitaraua
Goizean Errekako gazteen eskubaloi partidak kiroldegian: benjaminak, alebinak eta infantilak.
12:00etan Errekako judo eskolakoen erakustaldia.
16:00etan jubenil mailako mutilen eskubaloi partida.
17:00etan jubenil mailako egungo nesken eskubaloi taldekoak orain dela urte batzuetako jokalarien kontra.
18:00-18:30ean Errekako talde seniorra Iruñeko talde misto baten kontra.
Gauean herri afaria.
Ondotik, dantzaldia Jalisko Bandekin.