Bertze urte batez maiatzaren 1a egun garrantzitsua izan zen Ameriketan artzain egondakoentzat. Aurten 23. urtez segidan ospatu zuten egun eder hau. Batzuk gosaltzeko elkartu ziren eta gainerakoak eguerdi aldera bildu ziren.
Guztira Ameriketan artzain egondako 29 lagun bildu ziren: Fermin Ariztia (Ituren), Alejandro Cordoba (Azpilkueta), Jose Luis Antxordoki (Igantzi), Migel Irigoien (Sunbilla), Josemari Jorajuria (Sunbilla), Fermin Ziganda (Ultzama-Iraizotz), Manuel Ganboa (Sunbilla), Fermin Zelaieta (Sunbilla), Frantzisko Arretxea (Sunbilla), Jose Irureta (Sunbilla), Juan Jorajuria (Sunbilla), Javier Agirre (Sunbilla), Jesus Dicastillo (Tiebas), Eusebio Zelaieta (Sunbilla), Josemari Jorajuria (Sunbilla), Jose Manuel Elizondo (Sunbilla), Julio Jorajuria (Sunbilla), Juan Iaben (Ultzama), Mario Jorajuria (Sunbilla), Jose Iturralde (Azpilkueta), Pedro Irigoien (Sunbilla), Luzio Irazoki (Sunbilla), Eugenio Arretxea (Sunbilla), Elias Huitzi (Igantzi), Manuel Agesta (Sunbilla), Santos Jorajuria (Sunbilla), Josemari Arretxea (Sunbilla), Jesusmari Jorajuria (Sunbilla) eta Juan Luis Alzugarai (Sunbilla).
Bazkaria prestatzen ibili zirenak, berriz, Florentino Gelbentzu, Tiburtzio Espelosin eta Pascual Agesta izan ziren. Bazkalondoan, kanpinera joateko ohitura izaten dute, Josemari Arretxeak Ameriketako artzainen erara egindako ogiarekin berendatzera, baina aurten eguraldiak lagundu ez zuelako Ulibeltzak Elkartean gelditu ziren, batzuk kartetan eta bertzeak solasean. Afariarekin akitu zuten eguna.