Señorio de Sarria bodegara ateraldia antolatu du Ulibeltzak Elkarteak ekainerako

TTIPI TTAPA 2009ko maiatzaren 13a

TTIPI TTAPA

Ekainaren 5a baino lehen eman beharko da izena herriko ostatuetan

Jaione OTXANDORENA Joan den urtean izandako arrakasta ikusita, aurten ere Ulibeltzak Elkarteak ardandegi batera ateraldia antolatu du, Señorio de Sarriara, hain zuzen. Datorren ekainaren 13an izanen da eta hau da egun horretarako prestatu duten egitaraua:

Egitaraua

11:00etan autobusa aterako da Fonda ostatuaren ondotik.
13:00etatik 14:00etara bisita eta kata Señorio de Sarria bodegan.
14:30ean bazkaria. Bazkarirako menua ondorengo hau izanen da: etxeko aperitiboa, potxak edo pulpo entsalada epela. Bildotsa txilindron erara edo ajoarrieroa. Postretarako goxua, kafea eta moskatel kopa. Ardoak, berriz, Señorio de Sarria Crianza, Señorio de Sarria Rosado ea Señorio de Sarria Chardonnay.

Izen-ematea ostatuetan

Egun horretan parte hartu nahi duenak aitzinetik eman beharko du izena. Ekainaren 5a baino lehen herriko ostatuetan jarritako zerrendetan egin beharko da eta izena emateko orduan 10 euro ordaindu beharko dira, horixe baita autobusaren balioa. Bazkaria, berriz, bodegan bertan ordainduko da, eta 32 euroko balioa du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun