Urtero bezala, Bera, Leitza, Altsasu, Doneztebe eta Lekarozko institutuetako ikasleek kontzertuak eskainiko dituzte datozen egunetan, ikasturte guztian musika arloan ikasi eta landu dutena erakusteko.
Lehenbiziko saioa Beran eginen da, maiatzaren 18an. Eztegara pilotalekuan bilduko dira, 17:00etatik aitzinera. Hurrengo hitzordua Leitzan eginen dute maiatzaren 20an. Pilotalekuan izanen da kontzertua, 17:00etan. Hirugarren kontzertua Altsasuko pilotalekuan eginen dute maiatzaren 22an, 17:00etan hasita. Laugarrena Doneztebeko frontoian eskainiko dute maiatzaren 27an, 17:00etatik aitzinera. Azken kontzertua, berriz, Lekarozko institutuko kiroldegian izanen da maiatzaren 29an. Hau ere 17:00etan hasiko da.
Urtero eskaintzen dituzten doinuak diferenteak izaten dira eta aurtengoan hauek aukeratu dituzte, ohi bezala, batzuk euskaldunak eta bertzeak kanpokoak: Bidea gara, Se me olvidó otra vez, Like a rolling stone, Portsmouth, Martxa baten lehen notak, Izarren hautsa, Scotish, Hallelujah, Black is black eta Hung up.