Dagoeneko ireki da udan herriko igerilekuan sorosle lanetan aritzeko izen-emateko epea. Beti bezala, bi lagun behar ditu Udalak udarako, bai igerilekua eramateko, bai ostatua eramateko. Lan honetan aritzeko eskatzen den baldintza uretako sorosle titulua izatea da. Lanpostuaren gaineko informazio gehiago nahi dutenek udaletxean eskatu beharko dute. Izen-emateko epea datorren ekainaren 5a bitarte luzatuko da.