4 juntakide berri eta 23 bazkide gehiago Larraburua Elkartean

TTIPI TTAPA 2009ko maiatzaren 13a

Gaur egun guztira 155 kide ditu elkarteak

Joan den maiatzaren 3an egin zuten batzarrean junta berria adostu zuten Larraburua Jubilatu Elkartean. Orain arte egon diren bi juntakidek, Birjinia Arburuak eta Manuel Agirre Obenek, utzi egin zuten junta eta lau kide berri sartu ziren: Fernando Olaetxea, Joxepa Etxenike, Juana Mari Arburua eta Joxe Mari Arburua.

Jose Jabier Zubietak segituko du presidente eta idazkari eta diruzain Fernando Olaetxea eta Joxepa Etxenike izanen dira, hurrenez hurren. Hori gutti balitz, 23 bazkide berri sartu dira elkartean. Guztira 155 kide ditu momentuotan Larraburuak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun