Doneztebeko Casino La Union elkarteak Bazkideen Eguna ospatuko du larunbat honetan, maiatzaren 16an. Arratseko 21:30ean bazkideendako afaria izanen da, azkeneko urteetan ohikoa bihurtu den honako menu honekin: foie, La Union entsalada epela, salda, antxume errea, kafea eta likorrak eta cava. Ostatua eta musika ere izanen da. Izen ematea Titi Ostatuan egin behar da asteazkena, maiatzaren 13a baino lehen, eta apuntatzerakoan 10 euro ordaindu beharko dira.