Denboraldia bukaerara ailegatzen ari da eta eskubaloian, kopako finala jokatuko du Lindutx-Baztan BKT eskubaloi taldeak. Itzulerako partida 20-19 galdu zuen Barañainen Lagunak-en kontra, baina Elizondon bi goleko aldearekin, 24-22 irabazi zuela kontuan hartuz, baztandarrek jokatuko dute finala. Futbolean, Doneztebek ere aitzinera egin du Nafarroako kopan, nahiz 0-1 galdu (1-5 irabazi zuen joanekoan). Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan, Beti Gaztek multzoko txapeldun izateko aukerak zapuztu zituen Martuteneren kontra galduz. Oiartzunek irabazi egin zuen eta hauek igoko dira zuzenean. Orain, promozioa jokatzeko bigarren postua segurtatu beharko du azken jardunaldian Beti Gaztek. Hain zuzen, hiru puntuko aldea ateratzen dio hirugarren den Martuteneri, baina honek golaveragea alde du. Beraz, azken partiduan berdinketa beharko dute lesakarrek promozioa segurtatzeko. Hauek izan dira asteburuko emaitzak:
FUTBOLA
Nafarroako Kopan
Doneztebe 0 – Amigó 1. Joanekoan 1-5 irabazi zuen Doneztebek eta aitzinera eginen du.
Lagun Artea 2 – Aurrera 1 (Eneko).
Zarramonza 4 – Baztan 0.
Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Martutene 3 - Beti Gazte 1 (Ibai Mitxelena).
Gipuzkoako Erregionaleko 2. Mailako igoera fasean
Gure Txokoa 2 (Jon de la Cruz eta Andoni Lasaga) – Gazteak 0.
Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailako kopa eta jautsiera fasean
Aloña Mendi 2 - Beti Gazte1 (Mikel Aitor Flores).
Gipuzkoako jubenilen lehen mailako kopan
Sporting Herrera 0 – Gure Txokoa 1 (Mikel Goienetxe).
Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasean
Vasconia 1 - Beti Gazte 0.
Nafarroako kadeteen kopan
Burlades 1 – Doneztebe 1 (Borja Arregik). Penaltietan kanporatuak.
Nafarroako infantilen lehen mailan
Beti Gazte 2 (Koldo Ordax eta Unai Telletxea) – San Jorge 1.
Nafarroako infantilen bigarren mailan
C.N. Pamplona 4 – Doneztebe 0.
Nafarroako Alebin ligan
Doneztebe 3 (Marcos Azkarate 2 eta Jon Belarra) – Iruña A 2.
Nafarroako neska kadeteen futbol-7 ligako bigarren fasean
Doneztebe atsedena.
Beti Gazte 7 (Amaia Zapirain 4, Maddi Arriola 2,Maider Olaziregi) – Amigó B 1.
ARETO-FUTBOLA
Gipuzkoako 2. Mailan
Denak Taberna 0 - Gure Txokoa 5 (Aritz Perez 3, Telle eta Iñaki Endara).
Gipuzkoako 3. Mailan
Umore Ona 8 – Bar Aratz ta Txola 3.
ESKUBALOIA
Emakumezkoen Kopan, finalerdietako Itzulia
Lagunak 20 – Lindutx Baztan BKT 19.
(Elizondon 24-22 irabazi zuten baztandarrek, beraz finalean izanen da Lindutx Baztan-BKT).
Neska kadeteak
BM Ardoi 16 - Baztango KT B 40.
Neska infantilak
Lekaroz B 19 – Atarrabia 13.
Alebin neskak
Baztango KT 6 – Malkaitz 2.
SASKIBALOIA
Senior mutilak, 1-9 postuak
Toki-Ona Bortziriak 65 – Tafalla B Ardoi 47.
Aurreinfantil neskak
Toki-Ona Bortziriak 39 – San Fermin Ikastola 36. Txapeldunak.
Minibasket neskak
Aranguren 30 - Toki-Ona Bortziriak 32.
Preminibasket neskak
Txantrea 52 - Toki-Ona Bortziriak 18.