Kopako finalerdietako itzulerako partida jokatuko dute Lindutx-Baztan BKTko neskek

TTIPI TTAPA 2009ko maiatzaren 8a

Eskualdeko bertze taldeek ere partida garrantzitsuak izanen dituzte

Lagunak eta Lindutx-Baztan BKTko emakumeek Nafarroako eskubaloi kopako itzulerako partida jokatuko dute Barañainen igande goizeko 10:00etan. Baztandarrek bi goleko aldeaz, 24 eta 22 irabazi zuten Elizondon, eta alde horri eusten saiatu beharko dute finalean sartzekotan. Gainerakoan, liga bukatu zaie talde batzuei, baina bertze batzuk une erabakiorretan sartuak daude. Hauek izanen dira asteburuko norgehiagokak:

FUTBOLA

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Martutene - Beti Gazte, larunbat arratsaldeko 17:30ean Martutenen.

Gipuzkoako Erregionaleko 2. Mailako igoera fasean
Gure Txokoa – Gazteak, larunbat arratsaldeko 18:00etan Matzadan.

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailako kopa eta jautsiera fasean
Aloña Mendi - Beti Gazte, Oñatiko Azkoagainen, larunbat arratsaldeko 17:30ean.

Nafarroako jubenilen bigarren mailan
Amigó – Aurrera, larunbat eguerdiko 12:00etan Amigón.

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasean
Vasconia - Beti Gazte, larunbat goizeko 9:30ean Martutenen.

Nafarroako infantilen lehen mailan
Beti Gazte – San Jorge, larunbat goizeko 10:30ean Mastegin.
Baztan – Paz Ziganda, igande goizeko 11:30ean Giltxaurdin.

Nafarroako infantilen bigarren mailan
C.N. Pamplona – Doneztebe, igande goizeko 11:30ean Taxoaren.

Nafarroako Alebin ligan
Doneztebe – Iruña A, larunbat goizeko 10:00etan Donezteben.

Nafarroako neska kadeteen futbol-7 ligako bigarren fasean
Doneztebe atsedena.
Beti Gazte – Amigó B, larunbatean 12:00etan Mastegin.

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako 2. Mailan
Denak Taberna - Gure Txokoa, ostiral arratseko 20:30ean Ibarrako Belabieta kiroldegian.

Gipuzkoako 3. Mailan
Umore Ona – Bar Aratz ta Txola, Goizuetako eskolan, larunbat arratsaldeko 19:30ean.

ESKUBALOIA

Emakumezkoen Kopan, finalerdietako Itzulia
Lagunak – Lindutx Baztan BKT, igande goizeko 10:00etan Barañaingo kiroldegian.

Neska kadeteak
BM Ardoi - Baztango KT B, larunbat goizeko 10:30ean Zizur Nagusiko institutuko kiroldegian.

Neska infantilak
Lekaroz B – Atarrabia, larunbat eguerdiko 12:30ean Elizondoko kiroldegian.

Alebin neskak
Baztango KT – Malkaitz, larunbat goizeko 11:30ean Elizondoko kiroldegian.

SASKIBALOIA

Senior mutilak, 1-9 postuak
Toki-Ona Bortziriak – Tafalla B Ardoi, igande goizeko 11:00etan Toki-Ona kiroldegian.

Senior mutilak, 10-18 postuak
Lekaroz – Clientes CAN Alsasua J, larunbat arratsaldeko 16:30ean Elizondoko kiroldegian.

Kadete mutilak
Lekaroz – Paz Ziganda, larunbat goizeko 10:00etan Elizondoko kiroldegian.

Aurreinfantil neskak
Toki-Ona Bortziriak – San Fermin Ikastola, larunbat goizeko 12:10ean Larrabide kiroldegian.

Minibasket neskak
Aranguren - Toki-Ona Bortziriak, larunbat goizeko 11:45ean Aranguren kiroldegian.

Preminibasket neskak
Txantrea - Toki-Ona Bortziriak, larunbat eguerdiko 12etan Txantreako UDC zelaian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun