Baztan-Errekako XXX. Laxoa txapelketan bosgarren jardunaldia jokatu zen joan den asteburuan.
A multzoan Iruritan ikusi zen partidarik lehiatuena. Irurita Ck 9 eta 8 irabazi zion Oitz Bri. Oitz Bk gibeleratutako bertze partida bat ere jokatu zuen etxean Irurita Bren kontra eta honetan ere 4 eta 9 galdu zuten Malerrekakoek.
B multzoan, Oitz Ak 9 eta 6 irabazi zion Arraioz Ari eta arraioztarren arteko lehian, Arraioz Bk 9 eta 6 irabazi zion Arraioz Ari.
Irurita C-Hondarribia eta Irurita A-Oitz A partidak atzeratu egin dituzte.
Seigarren jardunaldia aste hondar honetan
Laxoa txapelketako seigarren jardunaldia jokatuko da asteburu honetan, lehen faseko bigarren itzuliari hasiera emanez.
A multzoan, Oitz B-Doneztebe B partida jokatuko da, igande goizeko 11:30ean Oitzeko plazan.
Iruritan bi partida izanen dira larunbat arratsaldean. Irurita B Hondarribiaren kontra ariko da 16.00etan eta segidan, 18:00etan Irurita Ckoak ariko dira Hondarribiaren kontra. Beraz, gipuzkoarrek ez dute atsedenerako astirik izanen.
B multzoan, Oitz A Doneztebe Aren kontra ariko, larunbat arratsaldeko 17:00etan Oitzeko plazan.
Arraioz B Irurita Aren kontra ariko da larunbat arratsaldeko 17:00etan Arraiozko plazan.
Arraioz A taldeak atsedena izanen du.