Maiatzaren 4tik 8ra Iturengoi bosgarren eta seigarren mailako 9 ikaslek, Beintza-Labaien eta Eratsungo 4k eta Almandozko 5 ikaslek, Irunberriko English week proiektuaren barrenean, ingelesez gozatzeko eta ikasteko aukera izaten ari dira. Dikastillo, Leitza eta Arronizeko taldeekin elkartu dira, 50 bat ikasle denera.
Goizez klaseak eta arratsaldez ekitaldiak
Aste guztian hainbat ekitaldi egiteko aukera izanen dute; goizez klaseak izaten dituzte eta arratsaldez, karaokea, igerileku estalia, bisita gidatuak, ordenagailuak, eskulanak, jokuak, dantza... Irteera honen helburu nagusia ingelesez gozatu eta beste eskolako ikasleekin harremana izatea da.