Artzain Amerikanoen besta egin dute aurten ere Sunbillan maiatzaren 1ean

Utzitako argazkiak 2009ko maiatzaren 5a

TTIPI TTAPA

Aurten hildako Jesus Goldaraz apezaren hutsunea ederki somatu zuten

Sunbillako Ulibeltzak elkartea izan da aurten ere maiatzaren lehenean, Ameriketan artzain ibili ziren herritarren biltokia. Hogeita hamar 'amerikano' bildu dira urtero bezala maiatzaren lehenean Estatu Batuetako mendebaldean pasa zituzten urteetako pasadizo eta bizipenen kontu kontari. Eguna elkartean bertan eginiko 'amerikar' moduko gosari batekin hasi zen, mendiko ibilbideak eta bazkaria eta afaria ere bildu zituen egun osoko egitarauan. Aurtengoan, duela aste batzuk hildako Jesus Goldaraz apezaren hutsunea nabaritu zen, azkeneko urte luzeetan urtero parte hartutakoa baitzen Sunbillako ospakizun honetan. Aurtengoan hogeita hirugarren urtea bete du.

Hainbat artzain

Sunbillara bildutako 'amerikano'ak hauek izan dira aurten: Fermin Ariztia (Ituren), Alejandro Cordoba (Azpilkueta), Jose Luis Antxordoki (Igantzi), Migel Irigoien (Sunbilla), Josemari Jorajuria (Sunbilla), Fermin Ziganda (Ultzama-Iraizotz), Manuel Ganboa (Sunbilla), Fermin Zelaieta (Sunbilla), Frantzisko Arretxea (Sunbilla), Jose Irureta (Sunbilla), Juan Jorajuria (Sunbilla), Javier Agirre (Sunbilla), Jesus Dicastillo (Tiebas), Eusebio Zelaieta (Sunbilla), Josemari Jorajuria (Sunbilla), Jose Manuel Elizondo (Sunbilla), Julio Jorajuria (Sunbilla), Juan Iaben (Ultzama), Mario Jorajuria (Sunbilla), Jose Iturralde (Azpilkueta), Pedro Irigoien (Sunbilla), Luzio Irazoki (Sunbilla), Eugenio Arretxea (Sunbilla), Elias Huitzi (Igantzi), Manuel Agesta (Sunbilla), Santos Jorajuria (Sunbilla), Josemari Arretxea (Sunbilla), Jesusmari Jorajuria (Sunbilla) eta Juan Luis Alzugarai (Sunbilla). Bazkaria prestatzen-eta ibili ziren Florentino Gelbenzu, Tiburtzio Espelosin eta Pascual Agesta. Postreetan agertu zen Basilio Sarobe apeza, izatez lesakarra baina aspaldi herrian bizi den erretorea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun