Maiatzean sarturik, jardunaldi erabakiorrak hasiak dira eskualdeko kirol taldeentzat. Asteburu hau emankorra izan da Berako taldeendako. Futbolean, Gure Txokoak garaipena lortu zuen Oiartzunen eta bigarren postua segurtatu zuen. Hiru partida falta direla, hirugarren sailkatua hamar puntura dauka. Bi lehenbizikoek igoera dute saritzat, beraz, Gure Txokoa Erregionaleko lehen mailan izanen da heldu den denboraldian. Orain, txapeldun izateko lehia gelditzen zaio.
Saskibaloian ere bertze horrenbertze erraten ahal da senior mailako Toki-Ona Bortziriak taldeaz. Aurten berriro ere kantxaratu da Nafarroako bigarren mailan eta bigarren postua segurtatua daukanez, heldu den urtean lehen mailan izanen da.
Errekako eskubaloi taldeak, aldiz, galdu egin du eta Kopatik kanpo gelditu da. Honenbertzez, denboraldi bikainari adio errateko garaia da, ligan azpitxapeldun izan ondotik.
Hauek izan dira gainerako emaitzak:
FUTBOLA
Nafarroako Erregionaleko 1. Mailako Kopan
Amigó 1 – Doneztebe 5 (Ion Apeztegia, Jaime Sein, Liborio Ariztia, Iker Irazoki eta Aitor Bertiz).
Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Beti Gazte 5 (Andoni Larraldek 2, Beñat maia, beraien atean, Iñigo Rodriguez)– Touring 1.
Gipuzkoako Erregionaleko 2. Mailako igoera fasean
Oiartzun B 1 - Gure Txokoa 4 (Asier Larrañaga, Gwendal Larque, Andoni Riopedre eta Jon de la Cruz).
Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailako kopa eta jautsiera fasean
Beti Gazte 1 (Ander Ordoki) – Lagun Onak 0.
Gipuzkoako jubenilen lehen mailako kopan
Gure Txokoa 7 (Mikel Morcillok 3, Andoni Riopedre 2, Asier Garcia eta Jeremias Perez) - Behobia 3.
Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasean
Beti Gazte 1 (Mikel Maia)– Santo Tomas Lizeoa 2.
Gipuzkoako kadeteen lehen mailako kopan
Gure Txokoa 1 (Julen Errandonea) – Kostkas Miren Bihotza B, 4.
Nafarroako Kadeteen Kopan
Ardoi A 2 – Dobeztebe 2 (Borja Arregi eta Dani Garcia).
Gipuzkoako infantilen lehen mailako kopan
Internacional 2 - Gure Txokoa 2 (Kepar Remiro eta Mattin Irigoien).
Nafarroako infantilen lehen mailan
San Jorge 1 - Beti Gazte 1 (Unai Telletxea).
Nafarroako infantilen bigarren mailan
Doneztebe 1 (Julen Retegi) – Murchante 3.
Nafarroako Alebin ligan
Valle de Egues A 7 – Doneztebe 2 (Marcos Azkarate (2)).
Gipuzkoako Emakumezkoen Igoera fasean
Anaitasuna 1 - Beti Gazte 4 (Irantzu Etxebeste 3 eta Amaia Eneterreaga).
Nafarroako neska kadeteen futbol-7 ligako bigarren fasean
Doneztebe 1 (Itxaso Iriarte) - Beti Gazte 3 (Olaia Iantzi, Amaia Zapirain eta Nahia Garcia).
ARETO-FUTBOLA
Gipuzkoako 3. Mailan
Zarautz 4 - Umore Ona 5.
ESKUBALOIA
Gizonezkoak Senior Kopan
BM Burlada 27 – Erreka 22.
Neska kadeteak
Baztango KT B 15 – Loyola A, 14.
Neska infantilak
Malkaiz Eskubaloia 18 - Lekaroz B 36.
SASKIBALOIA
Senior mutilak, 1-9 postuak
IES Ebro Genesis 65 - Toki-Ona Bortziriak 70.
Aurreinfantil neskak
Clientes CAN Alsasua 25 - Toki-Ona Bortziriak 57.
Preminibasket neskak
Toki-Ona Bortziriak 86 – Noain Caja Rural A 39.
Tob 34 – Palomas Ardoi 37.