Mindegiak eta Larretxeak apostu handia eginen dute azaroaren 8an Tolosan

Utzitako argazkiak 2009ko maiatzaren 4a

Donato Larretxeak eta Mikel Mindegiak larunbatean adostu zuten apostua Tolosako Kantabriko ostatuan. TTIPI TTAPA

60 ontzako hogeina enbor moztu beharko dituzte eta bakoitzak 12.000 euro jarriko ditu jokoan

Aizkora apostu handia izanen da azaroaren 8an, eguerdiko 12etan Tolosako zezen plazan. Hain zuzen, 60 urte bete berriak dituen Mikel Mindegiak bota zuen erronka eta larunbat arratsaldean Donato Larretxea azaldu zen Tolosako Kantabriko ostatuko hitzordura. Akordioa ez zen erraza izan, baina azkenean, Ezkurrakoak paratutako baldintzak onartu zituen Donatok. Honela, 60 ontzako hogeina enbor moztu beharko dituzte eta egurra Mindegiak berak plazaratuko du. Aizkolari bakoitzak 12.000 euro paratuko ditu jokoan.

Nafarroako 4x4 sokatira txapelketa

Berriozar A,Sakana, Amaiur, Basaburua eta Andra Mari izan dira Nafarroako laudo sokatira txapelketako bigarren jardunaldiko garaileak. Arbizuko pilotalekuan jokatu zen bigarren saio hori larunbatean. Tiraldirik estu eta luzeenak gizonezkoen 300 kiloko leían ikusi ziren. Izan ere, Berriozar A-k eta Amaiur A-k lau minutuko tiraldi bat egin zuten, baita Amaiur A-k eta Berriozar B-k ere. Txapelketa akautzeko jardunaldi bat geratzen da pisu guztietan, eta soilik emakumezkoen 265 kilokoan dago aski erabakita txapela, Sakanaren alde. Azken saioa maiatzaren 16an jokatuko da, Berriozarren.

Sailkapenak

GIZONEZKOEN TXAPELKETA – 300 kilo
Bigarren jardunaldia
1. Berriozar A 4 puntu
2. Berriozar B 3 puntu
3. Amaiur A 2 puntu
4. Amaiur B Puntu 1

Sailkapen orokorra, bi jardunaldi jokatuta
1. Berriozar A: 7 puntu
2. Berriozar B: 6 puntu
3. Amaiur A: 5 puntu
4. Amaiur B: 2 puntu

EMAKUMEZKOEN TXAPELKETA – 265 kilo
Bigarren jardunaldia
1. Sakana: 4 puntu
2. Amaiur: 3 puntu
3. Beti Gazte (Lesaka): 2 puntu
4. Berriozar: puntu 1
Sailkapen orokorra, bi jardunaldi jokatuta:
1. Sakana 8 puntu
2. Amaiur 5,5 puntu
3. Beti-Gazte 4,5 puntu
4. Berriozar 2 Puntu

EMAKUMEZKOEN TXAPELKETA – 250 kilo
Bigarren jardunaldia
1. Amaiur: 3 puntu
2. Beti Gazte: 2 puntu
3. Berriozar: puntu 1

Sailkapen orokorra, bi jardunaldi jokatuta
1. Amaiur: 6 puntu
2. Beti-Gazte: 4 puntu
3. Berriozar: 2 Puntu

KADETE MAILAKOEN TXAPELKETA (Talde mistoak) – 295 kilo
Bigarren jardunaldia
1. Basaburua: 3,5 puntu
Andra Mari: 3,5 puntu
3. Txantrea: 2 puntu
4. Putterri: puntu 1

Sailkapen orokorra, bi jardunaldi jokatuta
1. Basaburua 7 puntu
2. Txantrea 5,5 puntu
Andra Mari 5,5 puntu
5. Putterri 2 Puntu

VI. Xiba jaialdia Goizuetan

Xiba Txapelketako bigarren saioa jokatu zen larunbatean Goizuetako Txino auzoko bestetan. Leitzak irabazi zuen, 117 puntu lortuta eta Etxarri-Aranatz izan zen bigarren sei puntu gutxiagorekin (111 puntu). Nafarroa Garaiko sei talde aritu dira kanporaketan, goizeko 11:00etan hasita: Leitza, Etxarri-Aranatz, Goizueta 2 (Yandenea), Hiru Herri (Iruñealdea), Uharte Arakil eta Goizueta 1. Hamabi jokotan jardun dute sei taldeetako partaideek.

Sailkapena:
1. Leitza
2. Etxarri-Aranatz
3. Goizueta 2 (Yandenea)
4. Hiru Herri (Iruñealdea)
5. Uharte Arakil
6. Goizueta 1

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun