Esku pilotako Belate elkarteko ligan, kluben arteko txapelketako finalak jokatu ziren apirilaren 4an Bera eta Lesakako pilotalekuetan, guztira 14 final.
Benjaminen lehen mailan, Goizuetako Umore Onako Iker Salaberria eta Ander Apezetxeak 18-9 irabazi zieten Igantziko Biltokiko Jokin Mitxeo eta Enaitz Telletxeari. Bigarren mailan, Etxalarko Altxatako Aritz Irazoki eta Andoni Iribarrenek 18-10 irabazi zieten Berako Gure Txokoako Gaizka Zandio eta Xabier Sanzberrori.Hirugarren mailan, Umore Onako Ioritz Elizegi eta Aitor Aizkorbek 18-5 irabazi zieten Txarutako Oihan Meoki eta Eki Etxandiri.
Alebinen lehen mailan, Gure Txokoako Peio Migelena eta Andoni Lazkanotegik 18-16 irabazi zieten Iruñeko Medina eta Txarutako Iñaki Antsori. Bigarren mailan, Lesakako Arkupeko Julen Palenzuela eta Jon Errok 18-9 irabazi zieten Iker Grados eta Mikel Otermini. Hirugarren mailan, Umore Onako Mikel Uitzi eta Ander Apezetxeak 18- 9 irabazi zieten Lekunberriko Etxarri eta Barberenari.
Infantilen lehen mailan, Biltokiko Unai Telletxea eta Joseba Aldabek 18-3 irabazi zieten Donibaneko Laso eta Bakaikoari. Bigarren mailan, Iruñera joan zen txapela.
Lehen mailako kadeteetan, Olaztiko Gartzia eta Kintanak 18-12 irabazi zieten Txarutako Iban Inda eta Arkaitz Untxalori. Bigarren mailan, Ultzamara joan zen txapela.
Jubeniletan, Txarutako Aritz Juanenea eta Asier Jauregik 22-8 irabazi zieten Larraintzarko Juanbeltz eta Eugiri.
Seniorretan, Altsasura joan zen txapela.
Lehen mailako prebenjaminetan, Donibanera joan zen garaipena. Bigarren mailan, Umore Onako Eñaut eta Manex Apezetxeak 18-14 irabazi zieten Tafallako Senosiain eta Fernandezi.