1609ko hilketak gogoan

TTIPI TTAPA 2009ko maiatzaren 4a

Hitzaldi eta ekitaldi andana eskaintzen ari dira Lapurdin, 1609ko sorgin auzien garaia jendeari azaltzeko. Apirilaren 24an hasi ziren ekimenak eta ekaina bukaera bitartean, bederatzi hitzaldi antolatu ditu Lapurdi 1609 elkarteak. Izan ere, urte horretan, 1609an Pierre De Lancre etorri zen Bordeletik Euskal Herrira, eta 80 bat lagun erretzera kondenatu zituen, sorgintzat joz.
Horietako bat herrian eginen da. Maiatzaren 8an, 21:00etan, Elkartetxean, Euskal legeak XVI eta XVII. mendeetan gaiaz ariko da Maite Lafourcade eta Senpereko etxeen zerrenda XVII.mendean gaiaz Peio Chipi senpertarra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun