Diamantezko Ezteiak

TTIPI TTAPA 2009ko maiatzaren 4a

Diamantezko Ezteiak ospatu dituzte berriki Mayi eta Jean Ithourriak. Jean ibarrundarra eta Mayi amoztarra, 1949ko apirilean ezkondu ziren eta elgarrekin lau seme-alaba izan dituzte: Pierre, Hélène, Maite eta Jean-Louis. Jakes Casaubon pilotazalea eta kultura gizonak dioenez, «sekulan ez da aski goretsiko Jeanek Senperen pilotaren alde egin duen lana». Badira 43 urte pilota batasuneko buru dela eta urteetan xapeldun frango trebatzen lagundu du. Dena den, pilotaz gain, Jean Ithourria sail ainitzetan aritu da bere bizian: kantonierra edo bide zaina ogibidez, su-hiltzaile 25 urtez, musikaria eta kantaria Emak Hor batasunean, eta berriemaile Herria astekari eskualdunean, bertzeak bertze. Zorionak!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun