Aurten 25 urte beteko dira Herri Urrats Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko besta sortu zela eta beraz, 26. ekitaldia eginen da maiatzeko bigarren igandean, Senpereko aintziraren inguruan. Aldi batez gehiago besta haundiaren bidez dirua bilduko da ikastolak laguntzeko.
Ikastolak 1969an sortu ziren Lapurdin, duela 40 urte. Gaurko egunean, 22 ikastola daude, 3 kolejio eta lizeo bat. Gero ikasketak euskaraz segitzen ahal dituzte Hego Euskal Herriko unibertsitateetan. 3 eta 18 urte arteko 2 500 ikasle dabiltza Seaskako ikastoletan.
Haizea alde baita lelopean besta haundia ospatuko da maiatzaren 10ean. Aintziraren inguruan, Amaia Riouspeyrous, Danba, Watson, Trikidantz, Mikel Hats, eta Samain kantariak eta taldeak entzuten ahalko dira.
Diskofestaz gain, bertsulariak ere agertuko dira, hauen artean Miren Artetxe, Xumai Murua eta Karlos Aizpurua. Haurren xokoan, Xan Errotabehere kondalaria entzuten ahalko da.