Autonomiari buruzko hitzaldia

TTIPI TTAPA 2009ko maiatzaren 4a

Heldu den larunbatean Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xuberoako balizko autonomia izanen dute aipagai Lur Berri gelan antolatu den hitzaldian. Autonomia zer den azaltzen ahaleginduko dira, eta zertan laguntzen ahalko luketen herritarrek dituzten eguneroko problemei erantzuteko. Saran izaki, mugaz gaindiko harremanak ere aipatuko dituzte. 19:00etan hasiko da eta hiru hizlarik parte hartuko dute, Gabi Muesca, Vianney Sier eta Lontzi Amadok. Lehenbiziko biak Autonomia Eraiki elkartekoak dira eta hirugarrena LAB sindikatukoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun