Denboraldi zail baten ondotik errugbi taldea mailaz jautsiko da

TTIPI TTAPA 2009ko maiatzaren 4a

Jon Paterne, Jerome Salha, Alain Albistur eta Sebastien Lopez defentsa lanetan. TTIPI TTAPA

Azken aitzineko postuan finitu dute aurtengo denboraldia

Sarako Izarra errugbi taldea 3. eta 4. serieak biltzen dituen mailan ariko da heldu den urtean. Aurtengo denboraldiko sailkapen fasean azken aitzineko postuan finituz herriko jokalariak maila batez jautsiko dira.

Denboraldi zaila izan dute. Joan den irailean jokalarien belaunaldi zaharrenak utzi zuen, eta taldea gaztetu zen. Haren buru belaunaldi berria zuen eta ondotik gazte frango. Denboraldi osoan gogo anitz erakutsi dute, baina eskarmentu falta anitz kostatu zaie.

Lehen partidetan maila eskasa izan zuten eta partidak pasa ahala hobetzen joan badira ere, azkeneko partidetan berriz ere falta anitz egin dituzte eta ezin izan dute maila atxiki. Heldu den denboraldian jokalari berdinek segituko dute, eta dudarik gabe, aukera anitz izanen dituzte aurtengo mailara itzultzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun