Larunbatean, maiatzak 2, Baztango artisau talde batek bertako produktuen merkatua antolatu du Elizondon, Baztango Udalaren laguntzarekin. Goizean arituko dira Foru plazan (merkatuko plazan euria egingo balu) eta, berrikuntza gisa, karrika animazio saioak eskeiniko dira goizeko 11etan eta eguerdiko 13etan "Compañía la que tu me haces" taldearen eskutik.
Beintza-Labaienen ere besta
Itturrondo Elkarteak hainbat besta antolatzen ditu urtean zehar, eta horietako bat, larunbat honetan, maiatzak 2, izanen da. Ohiko ekitaldiei hutsik egin gabe, eguerdian hasiko da besta, herritarren arteko aizkora apustuekin. Hainbat desafio jokatuko dira 13:00etatik aurrera. Aizkora saioa akitutakoan, bazkaria izanen da eta ondotik, Iruritako Francisco akordeoilariak alaituko ditu bazterrak. Afaltzeko tenorea ailegatu bitartean iraunen du musika doinuak.
Antzerkia ilunabarrean
Egun berean, larunbatean, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak antolatzen duen Udaberriko Biraren barne, antzerki bat ikusteko aukera izanen da Beintza-Labaienen. Zirika Zirkus taldeak Ilargian izeneko antzezlana eskainiko du 19:00etan.