Malerrekako II. Gazte Eguna ospatuko da larunbat honetan Donamarian

ttipi-ttapa 2009ko apirilaren 30a

Joan den urteko lehen edizioa arrakastatsua izan zen eta hori errepikatu nahi dute Malerrekako gazteek. TTIPI TTAPA

Egun osoan hainbat ekitaldi antolatu ditu Malerrekako Gazte Asanbladak

Malerrekako Gazte Asanbladak antolatuta Gazte Eguna eginen da larunbat honetan, maiatzak 2. Aurtengoa bigarren edizioa izanen da eta joan den urtean bezala, Donamarian eginen da. Iazko bestak izan zuen arrakasta ikusita aurten berriz egitea erabaki du Gazte Asanbladak. Inguruko gazteak elkartzeko, goizean goizetik hasita gisa guztietako ekitaldiak prestatu dituzte.

Egitaraua

10:00etan hitzaldia: Krisia eta kapitalismoa gaiaren inguruan.
11:30ean herri kirolak denek parte hartzeko.
13:00etan dantza aereoak.
14:00etan bertso bazkaria, Iker Gorosterrazu iturendarra, Jon Elizetxe gartzaindarra, Ander Fuentes Itturri zubietarra eta Maialen Belarra doneztebarrarekin.
18:00etan kalejira soinutxua.
21:00etan txalapartariak.
21:30ean kontzertuak talde hauekin: Ufestuek (Erratzu), Mugalariak (Lekaroz, Elizondo, Donamaria eta Goizueta), Txarralde (Agoitz) eta Aizkor erauntsia (Urdazubi, Zugarramurdi eta Elizondo).
Ondotik gaupasa Garraxi taldearekin (Leitza, Ultzama eta Ituren).

Antolatzaileen oharrak

Bertso bazkarian parte hartu nahi duenak sarrera aitzinetik erosi beharko du, Doneztebeko Ekaitza ostatuan edo Donamariako ostatuan. 12 eurotan salgai daude. Horrez gain, ilunabarrean, 20:00etatik aitzinera, ogitartekoak salgai egonen dira. Bertzalde, antolatzaileek ez dute sarrerarik kobratuko kontzertuetarako, baina borondatea eskertzekoa izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun