Nafarroako Gobernuak Enplegu Zerbitzuaren bitartez, herriko lanetarako langileak kontratatzeko urtero ematen duen dirulaguntza deialdiaren barne, 13.150 euro jasoko ditu Udalak.
Diru horrekin sei langile hartuko dira eta labaderoan, eskolan eta udal pilotalekuan moldatze lanak egin beharko dituzte.