Iturritik depositura ura garraiatzeko hodi berria paratu da. Azken 60 urteotan egon den hodia zaharkitua gelditua zen, eta horregatik erabaki zuen Udalak berria paratzea.
Obra hauek egiteak 30.938 euroko gastua eragin du, baina Nafarroako Gobernuak aurrekontuaren %90 diruz lagunduko du, 24.003 euro emanez. Sunbillako Sasoi enpresak egin ditu lanak eta duela hiru aste akitu zituen.