Itturrondo Elkarteak hainbat besta antolatzen ditu urtean zehar, eta horietako bat, larunbat honetan, maiatzak 2, izanen da. Ohiko ekitaldiei hutsik egin gabe, eguerdian hasiko da besta, herritarren arteko aizkora apustuekin. Hainbat desafio jokatuko dira 13:00-etatik aurrera.
Aizkora saioa akitutakoan, bazkaria izanen da eta ondotik, Iruritako Francisco akordeoilariak alaituko ditu bazterrak. Afaltzeko tenorea ailegatu bitartean iraunen du musika doinuak.
Antzerkia ilunabarrean
Egun berean, larunbatean, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak antolatzen duen Udaberriko Biraren barne, antzerki bat ikusteko aukera izanen da. Zirika Zirkus taldeak Ilargian izeneko antzezlana eskainiko du 19:00etan.