Hiru herritar udan hainbat lan egiteko

TTIPI TTAPA 2009ko apirilaren 28a

Argazkia: Iñaki TELLETXEA TTIPI TTAPA

Nafarroako Gobernuko Enplegu Zerbitzutik dirulaguntza hartuko aurten ere Udalak, guztira 14.750 euro. Azken urteotan bezala, subentzio horrekin langabezian dauden hiru herritar kontratatuko dira. Ekainean, uztailean eta abuztuan herrian hainbat lan egin beharko dituzte, horien artean Askarragako garbitegia, Artzeko garbitegia eta abar. Argazkian Gazteluko garbitegia ageri da. Joan den urtean, dirulaguntza honen bitartez, langabeek egin zuten lanetako bat da. Moldatu eta itxuraberrritu egin zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun